XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5) Sortzen den lekutik konsumitzen den lekuetara eroatea da indar elektrikoak izaten duen kostuaren zati haundi bat.

Eroate (eramate) hori, diametro haundi samarra izaten duten kable izugarriki luzeetan egin behar da; eta horretarako, indarbide garesti eta konplikatuak atondu behar izaten dira.

Urtza haundien ondoetan (ibai haundi nahiz itsaso) kokatuak izaten dira gehienbatez elektrika indar sortze lekuak; eta honegatik izaten da: indar hori urtegi haundietako uraren indarrez lortzen delako edo bestela, beste erregai (ikatz, fuel etabar.) batzuen bidez lortu arren, erretegiak hoztutzeko ur bolada haundiak behar izaten direlako.

Nuklear indartegietan ere berdina gertatzen da, urtza haundiak behar izaten direla atomo indarraren erabilketan.

Sortze lekuetatik ehundaka kilometroetara izaten dira sarritan kontsumo lekuak, beraz indarbide luzeak ezarri beharrak kostu haundiak sortzen ditu.

6) Indar elektrikoaren kostua, gutxiago edo gehiago izan daiteke, eragile hauen eraginez: zer potentzia itundu eta kontsumitzen den, zertarako erabilia den (etxerako, argiketarako, industriarako e.a.), erabilten diren aparailuen jarduera egokia izatean etabar.

1976. urte honetan bizitegi batetan, KW / ordua 5 pezeta kostatzea gehiegi iruditu daiteke, baina hala ere neurri berau erabiliko dugu, garbiago delako eta kasu askotan benetako ere gertatu daitekelako.

7) Indar elektrikoa beste indar mota batzuetara eraldatzen duten aparailuak, erabilterrazak, azkarrak eta iraunkorrak izaten dira.

Indar elektrikoaren egokitasun hauen eta beste batzuen eraginez, horren kontsumoa gehituz doa; eta ikerkuntzan berorren erabilgarritasuna gehitzeko egiten diren ahaleginei ezker, geroago eta erabilbide gehiago eta erosoagoak agertzen dira.

IHARDUKETA EGINTZA.

Indar elektrikoaren kostua gutxi gora-behera bada ere, jo ahal izateko, arauzkotzat hartu daiteken adibide bat agertzen dugu.